Performanceak & topaketak
09/13: 19:00. PILATEGIA, Atarrabia. Izen-ematea https://www.mcp.eu/jarduerak webgunean
Erakusketaren inaugurazioa, artistaren eskutik.
09/26, 19:00. ZIUDADELA/ Mistoen eraikina eta 6. kaserna, Iruña. Inaugurazioa, artisten eskutik. Sarrera librea.
MAPAMUNDITARRAK 2025/ Gau argituak proiektuaren erakusketa kolektiboa inauguratuko da Ziudadelan. Horren harira, topaketa bat eginen da Xabier Erkizia, Regina Gimenez, Leire Lacunza Miranda, Lois Patiño eta Rosa Tharrats artistekin eta Alexandra Baurès komisarioarekin.
10/3: 20:00. NAFARROAKO MUSEOA, Iruña. Hegaldia, asfaltikoa. RA ASENSIren performancea. Poesia eta soinua. 45’. Sarrera librea.
Ra Asensik honela definitzen du asfáltica, bere alter egoa: “lurrekoa da, eta urtsua, likidoa, hiperdentsoa, airekoa eta elektrikoa”. Hegaldia ekintza, Astrida Neimanis egilearen ideietan oinarritzen da, eta bertan aztertuko ditu erlazionatzeko queer formak, erantzukizuna, eta ingurunearekin eta gainerakoekin lotzeko modu berriak.
10/24: 19:00. ZIUDADELA/ Mistoen eraikina, Iruña. Bisita gidatua erakusketara. Bisitaren iraupena: 1 ordu. Sarrera librea da. Topalekua: Mistoen eraikina.
MAPAMUNDITARRAK 2025/ Gau argituak proiektuko komisario Alexandra Baurèsek bisita gidatua eskainiko du Ziudadelako erakusketa kolektibora. Topaketa horretan, zenbait irakurgai partekatu eta ikusgai dauden lanen inguruan solasean arituko da parte-hartzaileekin.
10/25: 22:00. ZIUDADELA, Iruña. Gau-ibilaldia, LEIRE LACUNZAk gidatuta. Ibilaldiaren iraupena: 1 ordu. Lekuak: 20. Izena emateko, deitu 010 telefonora (doako jarduera). Topagunea: Armada etorbideko sarrera.
Irailaren 27an, larunbatarekin, 22:00etan, Leire Lacunza Mirandak ilunpetan eginen den gau-ibilaldia eskainiko du Ziudadelan. Egunero, ordu horretan, Ziudadelako farolak itzaliko dira, jendearendako ixteko orduarekin bat. Artistak taldea parkean barna gidatuko du, gotorlekuaren harresietan topatu zituen maitasun-mezu batzuei jarraikiz. Hain zuzen, mezu horiek izan ziren Mistoen eraikinean ikusgai dagoen Maitasuna Garra Maitatu Armatu izeneko lanaren inspirazio-iturria.