09/10, igandea, 12:00, PILATEGIA, Atarrabia: ibilaldi/ekintza ANNA DOTekin. Iraupena: 1ordu 15’ inguru. Aurrez izena emanda.
Pilategiko erakusketa aretoa da topagunea, eta bertan Anna Dotek bere Itsuen parabola erakusketaren aurkezpen labur bat eginen du. Ondoren, artistak Ultzama ibaiaren ertzera eramanen ditu bisitariak, greziar mitologiako Mnemosine ibaia gogora ekartzeko. Ibilaldia San Andres errotan amaituko da, eta bermut baten inguruan emanen zaio segida solasaldiari.
10/21, larunbata, 12:00, Uharte zentroa: ibilaldia ÁLVARO CABOALLES eta ANA GÁNDARArekin, Amildegia. Iraupena: 1 ordu inguru. Sarrera librea.
Álvaro Caboalles eta Ana Gandarak Uharteko kale eta plazetan barna gidatuko dituzte parte-hartzaileak, auzokideek kontatutako bizipenen eta herriko hainbat eragilek proposatutako esku-hartzeen bidez, eguneroko espazioekin berriro topo egiteko. Elkarrekin, sakonak bezain askotariko begiradak aktibatuko ditugu gure hurbileko inguruneei buruz.
10/25, asteazkena, 18:30, ZIUDADELA/ Mistoen eraikina: ALBERTO ODÉRIZen Hasiera besterik ez da performancea. Iraupena: 30’ inguru. Sarrera librea.
Alberto Odérizek Nafarroan lehen aldiz eta behin bakarrik eginiko aurkikuntza arkeologiko bat aurkeztuko du. Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Chivitek 2021eko ekainaren 18an aurkitutako Irulegiko Eskuaren aurkezpenean esan zituen hitzak bere eginez, artistak espero du «lehen mailako gertaera historikoa» izatea, eta «gure historian eta gure kulturan orain arte genuen ezagutzan beste batzuek ez bezalako jauzia». Gainera, ohar hau azpimarratzen du: «Zoragarriena da hau hasiera besterik ez dela».
10/27, ostirala, 19:30, NAFARROAKO MUSEOA: EULALIA VALLDOSERArenEkintza Fotonikoa II hitzaldi performatiboa. Iraupena: 1 ordu 15’ inguru. Sarrera librea.
Hitzaldi horretan, Eulalia Valldoserak Lurraren izate biziari eta egungo eraldaketa globalari buruzko ikus-entzunezko narrazio parte-hartzailea proposatzen du. Artistak Lurraren gorputz sentiberaren bilakaera deskribatzen duten marrazki batzuk ezagutaraziko ditu, ikusizko hizkuntza hautemateko eta horiek iruditara ekartzeko modu berri bat proposatuz.