Topaketak artistekin

Irailak 26, osteguna, eta urriak 4, ostirala. 19:00. Sarrera librea

Artelanak gauza autonomoak dira, sortzaileak gorabehera, izan badirenak. Aitzitik, artistekin elkarrizketan aritzea lagungarria da haiez gehiago gozatzeko, horrek bide ematen baitu sormen-prozesuari eta egileen erreferentziei buruzko informazioa lehen eskutik lortzeko. Edizio honetan, bi hitzordu prestatu dira, eta gonbidatuta zaudete.

Irailaren 26an, ostegunarekin, 19:00etan, 2019ko MAPAMUNDITARRAKen inaugurazioaren karietara, Ziudadelako erakusketak Javier Arbizu eta Julie Chaffort-ekin bisitatuko ditugu. Bestetik, urriaren 4an, ostiralarekin, 19:00etan, Andrés Galeanorekin mintzatuko gara NUPeko Sario eraikinean daukan instalazioaren aurrean.