10/15, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. AÏSSA MAÏGAren Marcher sur l’eau (Oinez ur azalean) filmaren proiekzioa. Frantzia. 2022. 90’. J.B. gaztelaniaz azpidatzia. Doan. Aurrez izena emanda.
Dokumentalean, Tatisteko biztanleen borrokaren istorioa kontatzen da. Saheleko herri bat da, Nigeriako iparraldean kokatua, eta putzu bat eraikitzearen aldeko borrokan aritu ziren. Filmean, familien eguneroko bizitza ageri da, urik ezaren biktima dira, klima-aldaketaren eraginez, baina aldi berean, lurrari atxikitako bizimoldearen edertasuna islatzen da. Bilboko Institut Français-ekin lankidetzan.
10/22, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. ANNE-LAURE BOYER artistaren Atlas ezkutua film laburra eta MADDI BARBER zinemagilearen Urpean Lurra film ertaina. Solasaldia Maddi Barber zinemagilearekin. Doan. Aurrez izena emanda.
Atlas Oculto. Anne-Laure Boyer. Espainia. 2018. 24’. Film laburrak hainbat belaunalditako lau pertsonaren erretratua dakarkigu, beren herriaren edo lurren desagerpena bizi izan baitute, Esako urtegia eraikitzearen ondorioz. Tiermasen, Escon eta Ruestan filmatu zen.
Urpean Lurra. Maddi Barber. Espainia. 2019. 50’. Duela ia bi hamarkada, Itoizko urtegiak Nafarroako Pirinioetako mendi-hegaletako zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituen. Itoizko Solidarioak talde ekologistak bideoan hartu zuen urtegiaren aurkako borroka. Oraindik urpean dirauen lurrarekin amets egiten dute han egon zirenek. Beren ahotsekin eta keinuekin gaurdaino iraun duen dolu indibidual eta kolektiboa azalduko dute.
10/29, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. RÉGIS SAUDER egilearen J’ai aimé vivre là(Pozarren bizi nintzen hor) dokumentalaren proiekzioa. Frantzia. 2020. 90’. J.B. gaztelaniaz azpidatzia. Doan. Aurrez izena emanda.
Cergy-Pontoise hiri berri bat da, Paristik 25 km-ra, 1969an inauguratua. Leku horretan, Annie Ernauxek, 2022ko Literatura Nobel Saria irabazitako idazleak, bere liburu gehienak idatzi zituen. Lanak besteenganako behaketatik elikatzen dira. Haren testuen irakurketatik abiaturik, filmak gogora ekartzen digun lurraldean zoriontsua ageri da jendea eta beste leku batzuetatik iristen diren pertsonak elkarren artean nahasten dira. Bilboko Institut Français-ekin lankidetzan.