BUZTIN-LANTEGIA

 

Buztinarekin marraztea. Raquel Asensi

Irailak 10, larunbata. 11:00 – 13:00. 7 urtetik gorako haurrendako lantegia. Pilategia. Kale Nagusia 64. Atarrabia. Informazioa

 

 

Tentare.Raquel Asensi

Irailak 10, larunbata. 17:00 – 20:00. Edozein adinetako parte-hartzaileendako lantegia. Pilategia. Kale Nagusia 64. Atarrabia. Informazioa

 

ARGAZKILARITZA-LANTEGIA

 

Ispilu, ispilutxoa. Sandra Rocha

Irailaren 13, 14 eta 15ean, 18:00etatik 21:00etar. Lantegia argazkilari amateurrei eta profesionalei zuzenduta dago. Leku-kopurua: 12. Lantegiaren prezioa: 10 €.  Antartika. Kale Nagusia 53. Iruña.

 

Sandra Rochak ispiluak sartzen ditu bere argazkietan, errealitatea ezkutatu, erakutsi, eraldatu eta desitxuratzeko edo are amarruak sortzeko. Bere jarduna abiapuntu hartuta, argazkilari portugaldarrak lantegiko parte-hartzaileei proposatzen die ispiluak paisaiaren eta erretratuaren arloan eskaintzen dituen aukera plastiko eta kontzeptualak araka ditzatela. Lantegian irudien ekoizpenaren bidez narrazio kolektibo bat egin beharko dute, gero erakusketa iragankor bat osatze aldera, irailaren 17an jendaurrean aurkeztuko dena.

Interesdunek posta elektroniko bat bidali beharko dute lantegia zergatik interesatzen zaien azaltzen (gehienez 500 hitz) eta 20 irudiko portfolio bat erantsita, info@mapamundistas.com helbidera, irailaren 9a baino lehen. Irailaren 12an jakinaraziko da tokia dagoela.