Paisaia eta denbora. Artxibo historikotik irudi digitalera
Argazkilaritza-tailerra Pablo Lermarekin
Egunak: urriaren 10a eta 17a, larunbatak, 16:00etatik 18:00etara. Plazak: 20 (izen-ematea eskatu behar da)
Pablo Lermak Atarrabiako Pilategian duen Arga erakusketari lagun egingo dio tailerrak. Paisaiaren eta argazki-ingurunean izan duen irudikapen historikoaren ideiaren inguruan egituratuko da. Nola irudikatu izan da ingurune naturala eta hiritarra kameraren bidez Ekialdean eta Mendebaldean? Zein izan da irudikapen horren bilakaera argazkilaritzaren jatorritik, XIX. mendean, orain arte?
Tailer teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek argazki-lanak ikusiko dituzte eta argazki-praktika bat egingo dute, taldearekin partekatuko dutena. Bi saio emango dira, bi ordukoa bakoitza, Zoom plataforma digitalaren bidez. Zehazki, parte-hartzaileek gonbidapena jasoko dute beren posta elektronikoan, aurreko egunean.
Tailerra argazkilarientzat, argazkilaritzako ikasleentzat eta irudiaren arloko zaleentzat da. Argazki-kamera, ordenagailua eta Interneterako konexioa behar da.