Errepikapena & forma: nola egin argazkiak arga ibaiari?
Familia osoarentzako jarduera artistikoa
Bideo honetan, Pablo Lermak aholkuak eta jarraibideak ematen ditu bilduma onena lortzeko: Errepikapena & forma.
Tailer hau Pablo Lerma artista bisualaren proposamen bat da, heldu batek lagunduta egongo diren neska-mutikoentzat. Jarduera libreki egin daiteke, edozein urtarotan. Argazki-kamera edo sakelako telefonoa besterik ez da behar.
Arga ibaiaren ertzak esploratzea proposatzen da, errepikatzen diren formen argazkien bilduma bat sortzeko: zuhaitzak, hostoak, harriak, loreak, hodeiak eta abar.
Argazkiak beste irudi-ehiztari batzuekin partekatu ahal dira, 605 695 172 telefono-zenbakira bidalita.