Anna Holveck

NAFARROAKO MUSEOA. Iruña. Urriak 3, larunbata. 19:00 Aldez aurretik gonbidapena hartu behar da.

 

 

Giza gorputza haize-instrumentua da. Birikek aire-fluxu bat sortzen dute, ahots-kordeen bibrazioaren eragile. Mingainak, aho-sabaiak, masailak eta ezpainek soinua artikulatu eta iragazten dute, eta ahotsa eratu. Anna Holveck-ek gorputzaren soinu-dimentsioarekin esperimentatzen du, berearekin eta besteenarekin, zuzeneko ekintzak edo bideoan grabatutakoak erabiliz. Izan ere, En una expiración artelanean, 12 performerrek soinu-konposizio errepikaezina sortzen dute, testu bat errezitatzen dute heriotza baten denboran. Feedback-en, elkarren aurka ari diren bi boxeolarik bata bestearen kutxa torazikoa erabiltzen dute oihartzun- kutxa gisara. Variations pour souterrains lanean, artistak berak mikro bat estolda-zuloan sartu eta melodia gozo bat kantatzen du.

Eta bideoak proiektatu ondoren, Anna Holveck-ek Le vrai pécheur a lui même caché le poisson derrière la pierre perfomancea eginen du Nafarroako Museoaren atondoan, itsas-ertzean topatutako harriekin.

Anna Holveck (Paris, 1993) Parisen bizi eta lan egiten du.