• 09/7, 19:30, NUP/ Sario: solasaldia DAMARIS PAN eta ANNA DOTekin. Iraupena: 1 ordu inguru. Sarrera librea.

Damaris Pan (Sario, Nup) eta Anna Dot (Pilategia, Atarrabia) artisten erakusketen irekiera dela eta, bi artistekin hitz eginen dugu haien praktika artistikoan atalaseari buruz duten ideiaz. Eta kontuan hartuta Damaris Panen erakusketak Bero Sapa izena duela, freskagarri bat eskainiko da bertaratutakoek hidratazio egokia izan dezaten.

  • 09/15, 18:30, ZIUDADELA/ Labea eta Mistoen eraikina: inaugurazioa AURÉLIEN MAUPLOT, ALBERTO ODÉRIZ eta IRENE ZOTTOLArekin. Iraupena: 1ordu inguru. Sarrera librea.

Aurélien Mauplot, Alberto Odériz eta Irene Zottola artisten erakusketen inaugurazioa ospatzeko, artistek ezusteko ibilbide bat eginaraziko diote publikoari. Gainera, Ziudadelako espazio berezietarako instalazioak nola bururatu zaizkien partekatuko dute bertaratzen direnekin.

  • 10/17, 18:30, HUARTE ZENTROA: topaketa ÁLVARO CABOALLES eta ANA GÁNDARArekin, AmildegiaIraupena: 1 ordu 30’ inguru. Sarrera librea.

Haien Amildegia proiektuaren baitan, Álvaro Caboallesek eta Ana Gandarak Uharteko bizilagunak topaketa batera gonbidatzen dituzte; testigantzak biltzea da helburua, ondoren, bizitakoen lurraldearen kartografia osatzeko horiekin. Amildegia sorkuntza komunitarioko proposamena da, eta leku bateko, kasu honetan Huarteko, memoria kolektiboa osatzen duten istorio-geruzak zeharkatzea du xede.

  • 10/20, 19:30, ZIUDADELA/ Labea eta Mistoen eraikina: bisita IRENE ZOTTOLArekin. Iraupena: 1ordu inguru. Sarrera librea.

Irene Zottola argazkilariak bere Ikaro proiektuaren aurkezpena eginen du, eta bertan lanaren oinarri diren ideiak azalduko ditu, bai argazki-liburu formatuan zein Mistoen Pabiloian aurkezten den erakusketarako bertsioan.