09/12, 18:00. ZIUDADELA, Labea eta 6. poterna. Inaugurazioa.
MAPAMUNDITARRAK proiektuaren 2024ko edizioan ikusgai izanen diren artistetako hiru elkartuko ditugu eta haiekin solasean arituko gara haien praktika artistikoei buruz, eta jarduteko, pentsatzeko eta sortzeko moduei buruz. Anne-Laure Boyer, Amaia Molinet eta Olga Olivera-Tabeni artistek interes bera dute lurraldearen gainean, eta hirurek oinez zeharkatzen dute. Beste gai batzuen artean, lurraldearekiko kontaktuari buruz hitz eginen dugu, funtsezkoa baita harekin kontaktu fisikoa, gorputzezkoa eta lasaia izatea, jakiteko zer esanahi-geruza dauden gauzen gainazalen azpian.
09/18, 18:00. NAFARROAKO MUSEOA, Atondoa. Ametsen egunkaria, Itziar Okariz-ek sortu eta Iziar Ocariz Prego antzezleak antzeztutako performancea.
Ametsen egunkaria izeneko performancean ametsen egunkari baten zati bat irakurriko da. Testuaren eta haren bokalizazioaren arteko espazioa aztertzean datza performancea. Testua artistaren gorputzetik pasatzen denean aldatu egiten da, eta, errepikapenaren eraginez, bizipen ia hipnotikoa bihurtzen da.Bukaeran, ebaskeriaren eraginez, testua ia osorik azaltzen da. Hitzok ozen esateko idatzi ziren, eta zuzenean irakurrita forma hartzen dute. Zutikako gorputz bat; pertsona bat zure aurrean. Gorputz baten konfiguraziorik oinarrizkoena, audientzia baten aurrean.