Paseoak
Egunerokoaren pausoa aldatzea.
Hizkuntza- eta mugimendu-laborategi bat José Otero eta Kamen Nedeven eskutik. Irailak 8 (ostirala), 9 (larunbata) eta 10 (igandea)
Egunero egiten ditugun ibilbideak izanen dira abiapuntu: lanerako bidea, paseo arrunt bat… Ingurua arretaz behatu eta adituko dugu, eta gure esperientzien zerrenda bat eginen dugu, irudia, soinua eta idazmena baliatuta. Introspekzio-praktika bat ere eginen dugu, ondoren gure errutinan esku hartu ahal izateko. Mugimenduan eta sorkuntzan interesa dutenei zuzenduta dago laborategi-praktika hau.
José Otero (Miranda Ebro, 1968) y Kamen Nedev (Sofia, Bulgaria, 1972) Madrilen bizi dira, eta bertan egite dute lan. Ibiltzea oinarri hartzen duten praktika artistikoan bat egiten dute: Irudia eta performancearen bitartez lantzen
du paisaia José Oterok, eta praktika peripatetikoen eta soinu-artearen bidez Kamen Nedevek.
UHARTE ZENTROA. Izan-ematea: http://www.centrohuarte.es/eu/. 15 €.
Ordutegia: Ostirala 17:00 – 20:00. Larunbata 10:00 – 14:00 & 16:00 – 20:00. Igandea 10:00 – 14:00.
Horizonte ber-eskuratua. Paseo-performancea Marco Godinhoren eskutik. Irailak 16, larunbata
“Elkar ezagutzen ez duten zenbait lagun hirian barna ibil daitezen proposatu
nahi dut. Talde-txikitan banaturik edo denak elkarrekin ibiltzen ahalko dira. Paseoaren helburua izanen da beste inork bidean utzitako sokak, gomak edo hariak aurkitzea. Taldeak denbora-tarte jakin bat ezarri beharko du Horizente ber-eskuratua deritzodan bilduma hori
osatzeko. Behin paseoa amaituta, hari guztiak elkarrekin lotuko dira”. Marco Godinho.
Esperientzia partekatua proposatzen digu paseo honek. Denbora hartzea, astiro ibiltzea eta oharkabean utzitako ñabardurei erreparatzea, horretan datza. Jende orori zuzendutako jarduera da.
Marco Godinho (Salvaterra de Magos, Portugal, 1978) Paris eta Luxenburgo artean bizi da. Denbora eta espazioaren pertzepzio subjektiboarekin lotutako kontzeptuen inguruan aritzea du gustuko.
Horizon retrouvé (2014) izeneko performancea arte garaikideko 49 NORD 6 EST – FRAC LORRAINE bildumaren parte da. Alexandra Baurèsek abiaraziko du performancea.
ZIUDADELA | Mistoen eraikina. Izan-ematea: 010 telefonoan (948 420 100 mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).Ordutegia: 10:00 – 13:00. Doakoa.
Bidaia-kaieren harira Lantegia. Leire Urbeltzen eskutik. Irailak 23, larunbata
Paseatu, marraztu, gozatu… Atarrabiako pilategiko inguruak arakatuko ditugu, marrazketa lagun. Begirada kontzientea jorratuko dugu eta zirrimarra edo lehen begiratuko marrazkia praktikatuko, bidaia-kaierek berezko duten zenbait estrategia jarraituz. Horrenbestez, arrotzaren ikuspuntutik abiatuko gara, emoziotik, lekua edo bidean zehar aurkitutako
elementuen behaketatik. Lantegi hau marraztea eta ibiltzea gustatzen zaienei zuzentzen zaie.
Leire Urbeltz (Iruñea, 1985) Iruñean bizi da, eta bertan egiten du lan. Marrazkilari eta ilustratzailea da (bost liburu argitaratu ditu), eta hezitzailea.
ATARRABIAKO PILATEGIA. Izan-ematea: http://www.mcp.es/eu/jarduerak. Doakoa.
Ordutegia:
11:00 – 13:00 (7 eta 12 urte bitartekoentzako saioa)
16:00 – 20:00 (gazte eta helduentzako saioa)
Materiala: partaideek eraman behar dituzte nork bere koadernoa eta marrazteko tresnak (arkatzak, errotulagailuak, akuarelak…)