Lantegiak
Behatokiak eta ezkutalekuak (hautematea eta forma ematea), SusanaVelascoren lantegia
ATARRABIAKO PILATEGIA: Irailak 22, larunbata. Ordutegiak: 11:00 – 13:00 (7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat); 17:00 – 20:00 (gazte eta helduentzat). Leku-kopuru mugatua. Parte hartzea doakoa da, baina izena eman beharra dago. Izen ematea: www.mcp.es/.
Espazio arkitektonikoak imajinatu eta eraikitzeko berez dugun gaitasuna deskubrituko dugu. Gure gorputza behatuko dugu gorputz-kontzientziako ariketen bitartez, eta Pilategiko espazioa eta kanpoalderako irekidurak behatuko ditugu. Hurbilpen honen ondoren, egurrezko eskultura txikiak eraikiko ditugu, eskala txiki eta ertaineko etxola-komunitate moduko bat, eta sortutakoa erakusketaren parte bilakatuko da. Lantegi hau arkitekturaren eta paisaiaren harreman sentiberan interesa dutenei zuzentzen zaie.
Ez egitearen laborategia, Christina Schultz-en proposamen bat
NAFARROAKO MUSEOA: Urriak 20 (larunbata) eta 21 (igandea). Ordutegiak: Larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara. Leku-kopuru mugatua. Prezioa: 10 €. Izen ematea eta ordainketa, dirutan,Nafarroako Museoan, museoaren ordutegian (irailaren 21etik urriaren 10era).
Ez egitearen laborategia Christina Schultz artista lanaren kontra egiten ari den ikerketaren parte bat da. Hiru saioetan, tarteka, ez egiteari eta egiteari buruzko testuak irakurriko dira, erreferentziazko lan artistikoak ikusiko, eta denboraren, festaren eta aisialdiaren kontzeptuekin loturiko ariketa praktikoak eginen. Nafarroako Museora bisita izanen da, eta itxieraekitaldia ateak zabalik, eta horretan parte-hartzaileek landu gabeko proposamen kolektiboa aurkeztuko dute. Lantegi hau “ez egitearen” ideian, lana birpentsatzeko bitarteko gisa, interesa dutenei zuzentzen zaie.