Topaketak
Abuztuak 11, ostirala. 19:00. ZIUDADELA | Mistoen eraikina, 1. solairua. MAPAMUNDITARRAK 2017ren inaugurazioa
Carlos Albarekin mintzatuko gara, bere The observation of trifles serieari buruz. Egileak azalduko digu nola jorratu dituen bere proiektuaren barruan pil-pilean dauden gaiak, esaterako immigrazioa edo gentrifikazioa, bestelako ikuspuntu batetik. Eta topa eginen dugu Nafarroako Jatorrizko Deiturako ardo batekin, edo limonadarekin, nork bere gustuen arabera.
Abuztuak 18, ostirala. 19:00. ZIUDADELA | Labea. ZEHARKALDIA
Françoise Vannerauden instalazioaren inaugurazioa
Françoise Vanneraudek bere ikerketa artistikoaren lan-esparruaren berri emanen digu: paisaiaren esperimentazioa, marrazki hedatuen bitartez
Irailak 19, asteartea. 19.30. ITURRAMAKO CIVIVOXA. ZINE-FORUMA
Lorena Zilleruelorekin
Pasos eta Travesía proiektatu ostean, solasaldia egonen da Lorena Zilleruelorekin, non mintzatuko baikara ibiltzeak bere filmetan dituen esangura sozial, politiko eta pertsonalen inguruan.
Irailak 24, igandea. 12:00. ATARRABIAKO PILATEGIA. MAPAMUNDITARRAK 2017ren amaiera-ekitaldia
Bidaia-kaierak ardatz dituen Leire Urbeltzen One way or another (Bide bat edo beste) erakusketa izango da topaketetan azkena. Hartara, topa eginen dugu, MAPAMUNDITARRAK 2017 ixteko.