09/14, 17:30-19:30. BATAN, Atarrabia. Kutxak irekitzen, Doako sarrera aurretiazko izen ematearekin.
Lantegi honen helburua urtegien eraikuntzak urperatutako herrien inguruko istorioak partekatzea da, Nafarroako lurraldean zein penintsulako beste leku batzuetan. Bertaratutakoekin batera, Anne-Laure Boyerrek bere Ezkutuko Atlasa proiektu artistikoaren artxibo-kutxak irekiko ditu eta dokumentazioan jasotako zenbait istorio azalduko ditu. Era berean, parte-hartzaileak gonbidatuko ditu beren oroitzapenak edo bizipenak partekatzera kaltetutako lekuen inguruan.Tailerra memoria berreskuratzeko prozesuetan, ahozko narrazioetan, lurraldearen eraldaketan eta praktika artistikoetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago.
10/12, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ZIUDADELA, EZKABA MENDIA ETA UHARTE ZENTROA. Gainazalaren azpian: Ezkabako gotorlekua eta Botilen Hilerria, oinez egiteko lantegia, AMAIA MOLINET eta OLGA OLIVERA-TABENI egileek gidatuta. Izena eman beharra dago aldez aurretik. 12 lagunentzako tokia. Izen ematearekin 25€. Uharte Zentroko masterraren ikasleei zuzenduta dago, baita sormen-lan garaikidean, historian edo lurraldean interesa duen orori ere, nahiz eta arlo horietan eskarmenturik ez izan.
Ibilbide gidatu bat da, Amaia Molinet eta Olga Olivera-Tabeni artisten praktiketatik abiatuta, zeinetan nabarmenduko baita Nafarroan memoria historikoarekin lotura duen ondarearen funtsezko zati bat. Parte hartzen dutenak gotorlekuan eta hilerri zaharrean barrena ibiliko dira, zeinetan aztertuko baitira bi artistek egindako lana eta toki horien historia eta esanahia. Bertaratuek aukera izanen dute beren inpresioak argazkietara biltzeko eta “frottage”ak egiteko. Horrela, tokiko ondarearekin konektatuko dute, modu ukigarrian.
Topalekua: Iruñeko Ziudadela, 6. poterna, urriaren 12an, larunbatarekin, 10:00etan. Amaia Molinet eta Eriz Moreno artisten “Hirugarren harria” erakusketa azkar batean ikusi ondoren, taldea Ezkabako gotorlekura joanen da. Arratsaldeko saioa Uharte Zentroan izanen da, eta hor edukiak batera jarriko dira.