09/9, 17:00 – 20:00, PILATEGIA, Atarrabia: lantegia ANNA DOTen eskutik, Argi beharrik gabe. Aurrez izena emanda. 

Tailer honetan Anna Dotek proposatzen duen ariketa plastikoa Pilategian erakusgai duen lanetako batean inspiratzen da, Sin necesidad de luz izenburua duenean. Sail horrek esaldi batzuk biltzen ditu, zeramikazkoak eta braillen idatziak. Maurice Maeterlincken “Itsuak” (1890) antzezlanetik ateratako esaldiak dira, hain zuzen. Antzezlanean, itsu batzuk galdu egiten dira uharte batean, eta orientatzen saiatzen direnean sentitzen dituzten sentsazioak deskribatzen dituzte. Tailerrean, Anna Dotek esango die parte-hartzaileei imajina dezatela ikusmenik gabe gelditzen direla une batez, eta esperientzia horri lotutako hitz bat aukeratzeko proposatuko die. Jarraian, hitz hori idaztea eta braillen zizelkatzea planteatuko die. Saioaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak etxera eraman ahal izango du egindakoa.

10/21, larunbata, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta 10/22, igandea, 10:00-14.00, ANTARTIKA: IRENE ZOTTOLAk gidatutako lantegia, Ikaroren hegaldia: argazkia eta materialtasuna.

Sormen prozesua leku ezagun batetik leku berri batera garamatzan ibilbidea da. Mapamunditarrak 2023 erakusketan erakutsitako Ikaro lanaren eta beste artista bisual batzuen lanen adibidearen bidez, Irene Zottolak argazkigintzako egile-proiektu bat egiteko urratsak eta gakoak ezagutaraziko ditu, eta azken aurkezpenera arte sortzen diren hasierako ideiak, erronkak eta zailtasunak azalduko ditu, liburu-formatuan zein erakusketarako formatuan. Parte-hartzaileek beren proiektuetako argazkiak ekarri ahal izanen dituzte, hasi-berrietakoak edo aurreratuago daudenetakoak, taldearekin partekatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak hogeita hamar irudi ekartzen ahalko ditu gehienez, paperean edo formatu digitalean (jpg).

Irudiaren tratamendu desberdinei buruzko kezka biziak edo profesionalak dituzten pertsona guztiei zuzendua. Adin mugarik gabe.

Leku kopurua: 15. Matrikula: 80 euro. Izen-ematea: info@mapamundistas.com. Lekuaren erreserba matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria jaso ondoren baieztatuko da. Banku-transferentzia egiteko datuak: IBAN: ES3121001787340200061131.