Zinema
MAPAMUNDITARRAK 2025/ Gau argituak proiektuko zinema-zikloak hiru film luze eskaintzen ditu (dokumental bat, animazio-film bat eta fikziozko bat), eta arreta gauekotasunean jarriko dute, ikusezinaren eremu gisa. Proiekzioek sarrera librea dute, baina izena aldez aurretik eman behar da https://www.pamplonaescultura.es/eu webgunean.
10/14, asteartea, 19:00etan. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Dominique Marchais-en La rivière (Ibaia). Dokumentala, Frantzia, 2023, 1 ordu eta 44 min., jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
Pirinioez bestaldean, mendialdearen eta Ozeano Atlantikoaren artean jario dira Gaves izeneko ibaiak. Eraikuntza hidraulikoek, arto-laboreek eta giza jarduerek kalteak eragiten dizkiete ibai horiei. Dokumentalean, Gaves horien biziraupenaren alde borroka egiten duten eta egunero ekosistema horiek babesten saiatzen diren pertsonen deskribapen korala egiten du Dominique Marchaisek. Bilboko Institut Français institutuaren laguntzarekin.
10/21, asteartea, 19:00etan. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Pierre Földes-en Saules aveugles, femme endormie (Sahats itsua, lo dagoen emakumea). Animazioa, Frantzia, 2022, 1 ordu eta 40 min., jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
Animazio-film honetan, Pierre Földes zinemagile eta pintoreak Haruki Murakami idazle japoniarraren sei kontaketa labur egokitu eta korapilatzen ditu. Japoniako ekialdean izandako lurrikara handiak lotzen ditu Kyōko, Katagiri eta Komuraren istorioak. Alderdi katastrofikoaz haratago, lurrikara bera da abiarazlea pertsonaiek bide berri bati ekin diezaioten. Bilboko Institut Français institutuaren laguntzarekin.
10/28, asteartea, 19:00etan. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Lois Patiñoren Lúa Vermella (Ilargi gorria). Fikzioa, Espainia, 2020, 1 ordu eta 24 min., jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
Galiziako kostako herri batean, herritarrak geldi daude, itsasoan galdu den marinel baten berrien zain. Lois Patiño zinemagileak galiziar mitologiako mamuak eta meigak sartzen ditu kontaketan. Filmean, izaki fantastiko horiek izaki bizidunen bizikide dira, oraindik ere amaitu ez den dolu-prozesu batean, gizonaren gorpua ozeanoan desagertu baita.
Proiekzioaren ondoren Lois Patiño zuzendariarekin solasaldia egonen da.