Topaketak
09/11, 19:00, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Inaugurazioa artistak bertan daudela, elkarrizketa bidezko bisita. Sarrera librea da. 1 ordu.
Parte hartzaileak: Pauline Cholier, La Comunidad Sanguínea, Alba de la Portilla, Victor Forniés, Iratxe Jaio, Laurita Siles eta Alexandra Baurès.
09/25, 18:30-20:30, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Batetik bestera, ALBA DE LA PORTILLAk gidatutako bisita, Mistoen eraikineko bere instalaziotik Arrotxapeko bere tailerrera. Doan. 15 leku. Izena emateko, 010era deitu.
Alba de la Portillak Ziudadelako Mistoen Pabiloian duen in situ instalazioak bere aitonarengandik oinordetzan jasotako Arrotxapeko tailer-etxean dauden objektuekin eta espazio arkitektonikoarekin hitz egiten du. Bisitak bi espazioak zeharkatuko ditu. Taldea Ziudadelatik Arrotxapeara joango da oinez.
10/16, 19:00, Kondestable, Iruña. Prise (Harrapaketa). OSCAR DEROUETen bideoaren emanaldia eta egilearekin solasaldia. Sarrera librea. 45 min.
Oscar Derouetek Captura aurkeztuko digu, Paul Iriarterekin, autopistaren eta Bidarteko Izarbel parke teknologikoaren ondoan dagoen landa-eremuan bizi den uso ehiztariarekin, izandako topaketa kontatzen duen zinta. Jarduera hau Etxalarko eskusioarekin osatuko da, larunbata 10/17an.
10/17, 9:30 – 13:30, Etxalar. Hegaldia. OSCAR DEROUETek gidatutako txangoa Etxalarrera. Prezioa: 18 € (Iruñetik mikrobusean joan-etorria barne). 15 leku. Izena emateko: info@mapamundistas.com.
Etxalarko usategiak eta bailara honetako hegaztiak ehizatzeko antzinako teknika bisitatuko ditugu eta, zorionez, hegazti migratzaileen hegaldia ikusiko dugu. Lizarietako ingurumen-interpretaziorako zentroaren laguntzarekin.
10/18, 12:00, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Bisita gidatua erakusketara. Sarrera librea da. 1 h
Alexandra Baurès, MAPAMUNDISTAS 2026/Ehuntzen den soka bat erakusketaren komisarioa, Ziudadelako erakusketa kolektiborako elkarrizketa bidezko bisita eskainiko du. Topaketa honetan, irakurketa batzuk partekatuko ditu eta parte-hartzaileekin hitz egingo du ikusgai dauden obren inguruan.