Argazki-espekulazioak
Andrés Galeanoren lantegia
NAFARROAKO MUSEOA
Urriak 5 eta 6, larunbata eta igandea, 11:00 – 14.00
Lantegiaren xedea da ispiluaren eta argazkiaren arteko lotura estua miatzea, hala teoriatik nola praktikatik. Larunbateko saioan, Andrés Galeanok irudiaren historian barnako ibilbidea egingo du, eta geldialdia, ispiluak prozedura fotografikoetan duen zeregina eta haren erabilerak aztertzeko, dagerrotipotik hasi eta gaur egungo selfieak. Saioa irudiz hornitzeko, Lydya Anoz argazkilariaren erakusketa bisitatutako da, Museoan. Goiz amaieran, hurrengo egunerako banakako lan bat egitea proposatuko zaie parte-hartzaileei. Igandeko saioan, bateratze-lana egin eta lanak komentatuko dira.
Argazki bat egiteko botoia sakatzean gertatzen denaren inguruan esperimentatu eta hausnartzeko gogotsu daudenei zuzendutako lantegia da. Ez dago inolako adin-mugarik (lagundurik datozen 12 urtetik beherakoak ere ongietorriak dira), ezta betekizun teknikorik ere.
Andrés Galeano (Mataró, 1980) Berlinen bizi da. Bere lana diziplinanitza da. Irudiaren arloan, postargazkigintzan ari da, hots, irudi amateurrak bere egiteko esparruan. Osatzen ari den sailean –Unknown Photographers– familia-album zaharretan topatutako argazkien muntaiak egiten ditu.
Prezioa: 10 euro. Izen-ematea: Leku kopurua mugatua da; gehienez ere 20 pertsona. Izen-ematea eta ordainketa irailaren 3tik 29ra egin behar da, dirutan, Nafarroako Museoko txarteldegian, jendaurreko ordutegian.