Ehuntzen den soka bat

Hogei urte joan dira MAPAMUNDITARREN lehen edizioaz geroztik: hogei edizio, hogei galdera jarraian artearen bidez. Ibaiek ur ugari eraman dute. Programaren hasieran jaio ziren haurrak adin nagusikoak dira dagoeneko. Bihotz batzuk gelditu egin dira.

Parte hartzen dugun mundu zahar, eder eta hautsi hau islatzen den ispilu bat balitz bezala, urtez urte luzaroan egindako kultur programa bat geure burua aurkitu eta, garenaz, izan garenaz edo izanen garenaz jabetzeko testuingurua da. Urteurren horren karietara, MAPAMUNDITARRAK 2026 programak belaunaldia kontzeptuari behatzea eta Tim Ingold antropologoak proposatutako sokaren eredua aztertzea proposatzen du. Eredu horretan, egileak belaunaldien baterako existentziaren alde egiten du, halako moldez non, pertsona bakoitzak, belaunaldi bakoitzak, bere haria, bere jarduna, soka bakarrera ekartzen baitu, komuna eta beti eraikitzen ari dena. Pilaren metaforari kontrajartzen dio, non azken belaunaldiak aurrekoa ordezkatzen duen, batak bestearen ondoren.

Ehuntzen den soka horren inguruan, gertuko komunitate –batzuetan– intimoekin lan egiten duten bederatzi artista bildu ditugu; komunitatea artea egin ohi ez duten pertsonek osatzen dute, sortzen den lanak adinako balioa duen lankidetza prozesu baten bidez.  Hala, edizio berri honetan, MAPAMUNDITARRAK praktika artistikoan jartzen du arreta berriz, topatzeko, lagun onekin egoteko eta pentsatzeko leku gisa. Inspiratzailea izateko asmotan.

Alexandra Baurès, Komisarioa