ANTIPOSTALES

Las imágenes nos acompañan. Contienen y ocupan parte de nuestro tiempo. Son signos que nos sirven para interpretar la realidad y escribir nuestra historia individual y colectiva. En la actualidad todos somos productores y consumidores de imágenes. Millones de imágenes hechas por millones de personas están circulando en cada momento. Las hay buenas y malas, pero eso no importa demasiado, porque al parecer, todas tienen su función y su caducidad. Unas apenas duran segundos en nuestras mentes, se solapan, se autodestruyen. Otras dejan una huella, nos construyen y nos transforman. Lo comprobamos de cuando en cuando: una imagen nos detiene, nos conmueve. Sí, sigue habiendo imágenes que movilizan, que hacen política.

Así es como nos relacionamos con los lugares. Casi nunca llegamos a un lugar sin haber visto imagen ninguna. Antes del lugar existen las imágenes del lugar. La industria turística se ha encargado de fabricar imágenes para atraer a visitantes, destacando lo más amable o lo más exclusivo de cada sitio, transformando las ciudades, los valles y las costas en marcas. Hasta hace poco, la tarjeta postal era el objeto estrella del comercio del souvenir, un medio sencillo, barato y a todo color para hacer llegar el mensaje “estoy aquí” a familiares y amigos. Todos guardamos en un cajón una colección de postales de lugares lejanos como piezas de un puzzle incompleto. En su libro “Contra el mapa”, la historiadora del arte Estrella de Diego definía de este modo la función de la tarjeta postal: “en sus juegos de fragmentación, no divide sino que reúne, comprime, reduce, resume, escribe, dicta”. Parece que la imagen de postal ha formado el gusto común, la idea del bello paisaje, sean las cimas nevadas en invierno o las vistas al mar con palmeras en verano, o al revés, quién sabe. Ahora que ya no se envían postales, los carteros habrán dejado de soñar.

Las imágenes preceden nuestra experiencia del lugar pero también perduran. Las fotografías que hicieron las generaciones pasadas alimentan archivos y mercadillos de pulgas. Son documentos de una época, de un lugar, de una técnica, un material valioso para coleccionistas e historiadores. Sin embargo, hoy en día, con el paso a la tecnología digital y la desmaterialización de la imagen, se desconoce cual será el paradero de nuestra producción visual en las próximas décadas.

En MAPAMUNDISTAS 2015 queremos examinar nuestra compleja relación con las imágenes del paisaje en este momento de cambio de hábitos. Los artistas que participan en esta novena edición se sumergen constantemente en la gran producción humana de imágenes y datos, revisan archivos analógicos y digitales para analizar, con la necesaria distancia y con una buena dosis de humor, nuestro desenfrenado impulso por rodearnos de imágenes. Algunos son clientes habituales de los mercadillos de las pulgas (documentation céline duval, Raúl Lázaro, Alberto Odériz y Oriol Vilanova). Amontonan y archivan postales, revistas o fotografías anónimas con la voluntad de revisitar la historia de la fotografía, de examinar cómo funcionan las imágenes y cómo nos unen al mundo. Abordan el propio acto de mirar, esta ocupación tan profundamente humana, sea mirar el paisaje o las imágenes del paisaje, su representación. Identifican los estereotipos, esas imágenes prefabricadas listas para el consumo que no albergan sorpresas. Pero también inventan nuevas narraciones al reciclar las imágenes, al unirlas con otras o simplemente al traerlas del pasado a nuestro momento presente. Por otra parte, hemos invitado a otros artistas que trabajan a partir de archivos digitales: imágenes producidas automáticamente por cámaras de vigilancia, imágenes creadas en Google Earth o grabaciones sonoras (Albert Gusi, Emilie Brout & Maxime Marion y Edu Comelles). Nos descubren nuevas aproximaciones al territorio a través de la tecnología, imágenes inéditas o campos inexplorados para los sentidos. Y por último, mostraremos la obra de fotógrafos que construyen imágenes interviniendo en el paisaje, introduciendo un elemento ajeno y poético en el entorno natural (María Platero y Albert Gusi). Iremos a tocar el agua del río Arga con Albert Gusi para hacer que el agua se convierta en escultura y después en imagen.

Alexandra Baurès, comisaria de las exposiciones

ANTIPOSTALAK

Irudiak lagun ditugu. Gure denboraren puska bat  hartu eta betetzen dute. Zeinuak dira, errealitatea interpretatzeko eta gure historia, banakakoa zein kolektiboa, idazteko erabilgarri.  Egun, denok gara irudien sortzaileak eta kontsumitzaileak.  Milioika irudi, milioika lagunek eginak, ari dira bueltaka munduan une orotan. Irudi onak daude, eta txarrak, baina horrek ez du gehiegi axola, denek bide dituztelako bere zeregina eta bere iraungipena. Batzuek segundo labur batzuk baino ez diraute geure buruetan, gainjartzen dira, autosuntsitzen dira.  Beste batzuek, aldiz, eraikiarazten gaituzte, eta itxuraldatu. Noizbehinka egiaztatzen dugu: irudi batek geldiarazten gaitu, hunkitzen gaitu. Bai, irudi batzuek oraindik mugiarazten dute jendea, politika egiten dute.

Horrela, bada, egiten ditugu harremanak tokiekin.  Ia inoiz ez gara  iristen inora aurrez bertako irudi bakar bat ere ikusi gabe. Tokia baino lehenago tokiko irudiak daude. Turismo-industria arduratu da irudiak egiteaz bisitariak erakartze aldera, toki bakoitzeko atseginena eta bereziena azpimarratuz, hiriak marka bihurtuz, eta ibarrak eta  kostaldeak. Duela gutxira arte, postalak souvenir-salmentaren jomuga nagusia ziren, bide xume, merke eta kolorez beterikoa, “hemen nago” mezua helarazteko, senideei eta lagunei. Denok dugu gordeta, kaxoi batean, toki urrunetako postal-bilduma bat, osatu gabeko puzzle baten piezak bailiran. Contra el mapa liburuan honela definitzen zuen postalaren eginkizuna  Estrella de Diego arte-historialariak: “zatiketa-jolasetan, ez du zatitzen, kontrara, bildu egiten du, trinkotu, txikitu, laburtu, idatzi, diktatu”. Lirudike postalaren irudiak zizelkatu duela denon gustua, paisaia ederraren ideia, dela gailur elurtuena neguan, dela itsasorako palmondodun bistak udan, edo alderantziz, batek daki. Orain, postalak, jada, igortzen ez direla, postariek utziko zioten amets egiteari.

Irudiak tokian izanen dugun esperientziaren aurrekoak izaten dira, baina iraun egiten dute. Aurreko belaunaldiek egindako argazkiek elikatzen dituzte artxiboak eta azoka txikiak.  Garai bateko agiriak dira, toki batekoak, teknika jakin batekoak, material baliotsua, bildumazaleentzat eta historialarientzat. Hala ere, egun, teknologia digitala eta irudiaren desmaterializazioa iritsi direlarik, ezin jakin zein izanen den gure ikusizko ekoizpenaren patua datozen hamarkadetan.

MAPAMUNDITARRAK 2015 ekimenean, aztergai jarri nahi dugu paisaia-irudiekin dugun harreman konplexua, orain azturak aldatzen ari garen une honetan. Bederatzigarren edizio honetan parte hartzen duten artistak etengabe ari dira murgiltzen irudi eta datuen giza ekoizpen erraldoian; artxibo analogikoak eta digitalak ikerbide hartu eta, behar den distantziatik zein umore apur batez helduta, aztertzen dute irudiz inguratzeko dugun bultzada neurrigabea. Artista horietako batzuk ohiko bezeroak izaten dira azoka txikietan, hala nola Céline Duval, Raúl Lázaro, Alberto Odériz eta Oriol Vilanova. Postalak, aldizkariak, argazki anonimoak.. pilatu eta artxibatzen dituzte, argazkilaritzaren historiari berriz ere bisita egiteko eta aztertzeko zer  funtzio duten irudiek eta nola lotzen gaituzten mundura.  Begiratzeko ekintzari berari heltzen diote, hain gizakiona den zeregin horri, dela paisaiari, dela paisaiaren irudiei –paisaiaren irudikapenari–begiratzekoa. Estereotipoak identifikatzen dituzte, ustekaberik bildu ez eta kontsumorako prest dauden irudi aurrefabrikatu horiek. Baina narrazio berriak ere sortzen dituzte, irudiak birziklatzean, elkarrekin lotzean edo, besterik gabe, iraganetik gaur egunera ekartzean.  Artxibo digitalak erabilita –zaintza-kamerek automatikoki hartutako irudiak, Google Earth-en sortutakoak, soinu-grabazioak– lanean aritzen diren beste artista batzuk ere gonbidatu ditugu, hala nola Albert Gusi, Emilie Brout & Maxime Marion eta Edu Comelles. Lurralderako hurbilketa berriak helarazten dizkigute, baliabide batzuen bidez: teknologia, irudi ezezagunak edo zentzumenek jorratu ez dituzten eremuak. Eta azkenik, argazkilari batzuen lana erakutsiko dugu, hala nola María Platero eta Albert Gusirena, zeinek paisaian esku hartuta, naturaren ingurunean berezko ez den osagai poetiko bat txertatu eta irudiak eraikitzen baitituzte. Arga ibaira joanen gara  Albert Gusirekin batera, ura eskultura bihur dadin, lehenbizi, eta irudi, gero.

Alexandra Baurès, erakusketen komisarioa