Mapamunditarrak ikasgela

MAPAMUNDITARRAK ekimenak posible egin nahi du haur eta gazteek kalitatezko esperientzia estetikoa izan dezaten lehen pertsonan. Horretarako, jarduera artistikoak eskaintzen dizkie lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei. Jarduerak eskola-orduetan egiten dira, doan dira eta aurre izena eman behar da. Leku kopurua mugatua da.

Bisita elkarrizketaduna erakusketara

Urriaren 7tik 18ra, goizez

Hiriartea, Iruñeko Ziudadela

 

 

Ordubeteko bisita honek Javier Arbizu, Concha Martínez eta Julie Chaffort artisten erakusketen barnako ibilbidea proposatuko du. Artelanetara hurbiltzeko solasaldia eta parte-hartzea baliatuko dira. Bisita amaitutakoan, ariketa plastiko bat proposatuko zaie, gerora ikasgelan egin dezaten. Bisita Alexandra Baurèsek edo La Chincheta Brunak gidatuko dute.

Norentzat: lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak. Hizkuntzak: gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez (Bisita frantsesez batxillergoko ikasleei zuzenduta dago soilik). Izen-ematea: idatzi info@mapamundistas.com helbidera, mezuan adierazita ikastetxearen izena, ikasmaila, ikasle-kopurua eta bisita egiteko hizkuntza.

Egile-zinemako saioa

Wallay, Berni Goldblat: Urriak 18, ostirala, 10:00etan edo 12:00etan

Louise en hiver, Jean-François Laguionie: Urriak 22, asteartea, 10:00etan edo 12:00etan

 ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña

Berni Goldblat-en Wallay filmaren hizpidea nerabezaroa familia-egoera kulturanitzean iragatea da. Louise en hiver (Louise neguan), Jean-François Laguionie-rena, film interesgarria da plastika-ikasgairako, animazio teknikagatik eta kontaketaren alderdi onirikoarengatik. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluez. Kasu bietan material osagarria helaraziko zaie irakasleei, proiekzioaren ostean ikasgelan eztabaida pizteko balio dezaten.

Norentzat: bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat. Izen-ematea: idatzi info@mapamundistas.com helbidera, mezuan ikastetxearen izena, ikasmaila, ikasle-kopurua, filma eta zein emanalditan adierazita.